SANTO TOMAS

Urtero bezala DBH4ko ikasleak txistorra saltzen aritu ziren beraien ikasbidaiarako dirua lortzeko. Goizeko 8:30ean bildu ziren ikasle guztiak postuak prestatzen hasteko: mahaiak, kartelak… jartzeko.

Goizeko 09:00etan, LHko geletara joan ziren ikasleei txistorrarako tiketak saltzera. Hori egin ondoren, txistorra prestatzen hasi ziren taldeka lehen bezeroentzat.

Horretarako, talde bakoitzak bere sua eta materiala ekarri zituen eta euskal jantzi tradizionala jarri zuten soinean.

Esan digutenez, lan handia egin zuten dena ondo atera zedin. Klase ugari erabili zituzten talde bakoitzak beraien Santo Tomaseko kartelak prestatzeko.

Gainera, irabazitako dirua espero zutena baino gehiago izan zen. Beraz, ikasleak nahiz irakasleak oso pozik daude emaitzarekin. Giro paregabea ere egon zen, saltzaile zein bezeroen artean, biak errespetuz jokatu baizuten. Musikak ere giroa alaitu zuen.

Ikasle batzuk ere Bazkardon egon ziren ikastolako txikienei txistorra saltzen. Umeak alai aritu ziren beraien ikastolako azken egunean txistorra ogitartekoa jaten.

Ikasle guztiak beraien zerbitzua amaitzean, dena txukun jaso eta garbitu zuten. Ondo pasa oporretan!

Argazki gehiago ikusteko, KLIK HEMEN.