SARI UZTA OPAROA MARTIN UGALDE IPUIN LEHIAKETAN

San Martin egunez, Martin Ugalderen jaiotzaren mendeurrenaren egunean, XXV. Martin Ugalde ipuin lehiaketaren sariak banatu ziren Bastero Kulturguneko auditorio nagusian.

Bertan banatu ziren sarietako hainbat Ikastolako ikasleek eskuratu dituzte. Epaimahaiak finalista moduan hautatutako lanak ere Ikastolako ikasleek sortuak izan dira.

Hemen dituzue aurtengo irabazleen eta finalisten izen-abizenak:

A Kategoria (LH 5-6)

  1. saria: Aiora Otamendi Baltasar
  2. saria: Mikel Villar Amores

Finalista: Ane Arostegi Aranburu

B Kategoria (DBH 1-2)

  1. saria: Laiene Arteaga Eizagirre

Finalista: Maren Aranburu Ugalde

C Kategoria (DBH 3-4)

  1. saria: Izaro Placencia Telleria

Finalistak: Lier Sarasola Fernandez eta Jone Telleria Albistur

D Kategoria (1. eta 2. Batxilergoa)

  1. saria: Aitziber Zubeldia Olasagasti

Finalistak: Aner Alkain Aguado, Naia Galindo García eta Sara Villalba Izagirre

Sari banaketak 25. edizioa betetzen zuenez, lehenengo edizioan irabazle izan zirenak ere ikusi ahal izan genituen. Hala, gure ikasle izandako Joseba Ormazabalek eta Enara Otaegik euren esperientziak eta oroitzapenak kontatu zituzten.

Doakie irabazle eta finalistei zorionik beroena Ikastolaren izenean.