DBHko 3.mailako ikasleek egun osoko irteera burutu zuten Sendavivara maiatzaren 30ean. Eguraldia beroa izan bazen ere, kremaz ondo igurtzita ikasleek egun zoragarria igaro zuten. Bertako atrakzio desberdinetan ibili ziren, ur-jolasetan freskatu eta hainbat animalia ikusi ahal izan zituzten, tartean hegazti harraparien erakustaldia.
Esperientzia dibertigarria izan zen, eta leher eginda baina pozik itzuli ziren etxera.
Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.