SEXUALITATEAREN INGURUKO HAINBAT MITO ARGITUZ

DBH 4.mailako ikasleek sexu heziketaren inguruko tailerrak jaso zituzten abenduan zehar. Saio hauek anbulategiko emaginak eta erizainak bideratu zituzten, eta hainbat gai jorratu ziren bertan.

Lehenik eta behin, gure gorputzaren funtzionamendua eta nerabezaroan gertatzen diren aldaketak azaldu zituzten, eta horretaz gain, sexualitateari, sexu trasmisio bidezko gaixotasunei eta haurdunaldia saihesteko metodoei buruz ere aritu ziren zehaztasunez nahiz gardentasunez. Saioek interes nabarmena piztu zuten.