SORMENA ETA AISIALDI OSASUNGARRIA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 4. mailako Psikologiako ikasleak “sormena eta aisialdi osasungarria”ren gaia lantzen aritu dira eta errezeta osasuntsu eta dibertigarriak egin dituzte. Behin errezetak idatzi ondoren, ostegunean horiek praktikara eramateko momentua iritsi zen eta zelako emaitza!

Talde bakoitza bere platera prestatzen ari zen bitartean, elkar laguntzen jator aritu ziren giro polita sortuaz. Behin amaiturik, beren errezetak dastatzeko aukera izan zuten.

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.