SORPRESAZ BETERIKO IKASTURTE HASIERA

Gure haurrek udako oporretan asko gozatu duten arren, zein ederra izan den lagunekin berriro elkar ikustean aurpegian sortu zaien irribarrea ikustea.  Lehen hilabete honetan zehar, gelako giroan nagusiki giro goxoa eta alaia nagusitu da.  Ikasturte honek ekarri dizkigun sorpresak irrika handiz hartu dituzte.

Berriro psikomotrizitate gelara!  A ze emozioa eta urduritasuna lehenengo egunean.  Bestalde haurrek bere urtebetetze eguna ospatzeko bizkotxoa ekartzeko aukera dute. Kandelari putz egin eta maitasunez egindako bizkotxoa banatzea bezalakorik ez dago! Eta hamaiketako txartelak ere hasi dira etxeetako joan etorrian.

Hori gutxi ez balitz, Argitxo ere oporretatik bueltatu da eta eskutitz bat utzi digu. A ze emozioa! Berriro Argitxoren postontzia haurren gutun eta marrazkiz betetzen hasi da.