STA AGEDA BEZPERAN, IKASTOLA ETA ANDOAINGO KALEAK ALAITZEN

Otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera. Usadioari jaraituz, goizean Bazkardoko ikasleak eta arratsaldean Lehen Hezkuntzako 3-4-5-6. mailetako ikasleak eta irakasleak, oles ta oles eginez ibili ziren.

Bazkardoko ikasleek goizean, Ikastolako aterpean abestu zituzten koplak euria ari zuelako. Arratsaldean berriz, Lehen Hezkuntza 3-4-5-6. mailetakoak, ikastolan bertan abestu zituzten koplak eta baita zenbait pertsonei zuzenduta espereski asmatutakoak: zuzendaria, idazkaritzakoak, mantenukoak, jangelakoak…

Handik, herrian zehar abestera abiatu ziren: Ondarretako plazan, Basteron, Sta Krutz inguruan, Zumean eta Juanita Alkain Plazan.

Arratsalde on bat igaro zuten.

Bazkardoko argazki guztiak ikusteko, KLIK HEMEN.

Lehen Hezkuntza 3-4-5-6ko argazkiak ikusteko, KLIK HEMEN.