STA KRUTZAK IKASTOLAN

Hasi dira jada Andoaingo festa kuttunak, Sta Krutzak.

Usadioari jarraituz, Ikastolako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek danborrada alai eta koloretsu batez ospatu dute festen hasiera.

Bazkardon, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak izan dira protagonistak jolaslekuan jo duten danborradan.

Txistokin, berriz,, Lehen Hezkuntzako 3-4-5-eta 6. mailako ikasleek frontoian elkartu eta jo dute danborrada, kategorian gainera. Ondoren, Zumea Plazara joan dira eta, han herriko beste ikastetxeetako lagunekin batera, festei hasiera eman diete bertso bidez egin duten pregoiarekin. Eta bukatzeko… TXOKOLATE-JAN eder askoa. Oso goxoa zegoen. Mila esker antolatzaileei eta GORA STA KRUTZAK!!!

Bazkardoko argazkiak ikusteko KLIK HEMEN

Txistokiko argazkiak ikusteko, KLIK HEMEN