SUKALDARI LANETAN

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek ingeleseko saioetan hizkuntza ez ezik, sukaldatzen ere ikasten dute! Azken astetan primeran pasa dute Eleanitz eta EKI proiektuek proposatzen dituzten sukaldaritza lanetan murgildurik. Txikienek, “Granny, let’s make a cake!” ipuinean oinarrituz, limoizko bizkotxoak egin dituzte Txistokiko sukaldean. LH 4koek, berriz, mikroorganismoen funtzioa ulertzeko legamiak ogia egitean duen eragina aztertu dute, ogi opilak eginez. Orea ikastolan egin eta bakoitzak bere opiltxoa etxera eraman zuen labean egiteko.

Nahi duenak, gelan landu ditugun errezetak jarraituz, bizkotxoak eta ogia etxean egin ditzake. Horretarako, gure ingeleseko blogean dauden bideoak ikus ditzakezue. Gozatu bideoetako argazkiak ikusiz, ederrak dira eta!

Ingeleseko blogera iristeko, egin KLIK HEMEN