TAILER BEREZIAK

Azkeneko tailerrak egiteko momentua iritsi zen eta 5. unitateko olinpiadetako gaia hartuz Herri Kirolak antolatu zituzten Lehen Hezkuntza 4.mailako ikasleek. Euskal Herriko tradiziozko kirolak ezagutu eta praktikatzeko aukera izan zuten. Gainera, tailerrei hasiera emateko musikan ikasitako olinpiadetako abestia txirularekin jo zuten ikasleek.

Arratsalde zoragarria izan zen!