TEODORO HERNANDORENA LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

Ikastolako bi ikasle sarituak izan dira  Teodoro Hernandorena XX. ipuin lehiaketan. Zizurkildar politikari eta kulturgilearen izena daraman lehiaketak XX. urte betetzen ditu aurten idazteko zaletasuna bultzatu asmoz.

DBH 1. mailako Intza Elordi Orexak bere mailari dagokion saria irabazi du “Iluntasunetik argitasunera” ipuinarekin, eta DBH 3. mailako Naroa Asensio Gastonek, berriz, “Marraren bi alboetara”  lanarekin  irabazi du saria .

Zorionak bioi eta halaxe jarraitu, istorioak sortuz, mundu berriak arakatuz!