TIRO OLINPIKOA EZAGUTZEN

Lehen hezkuntzako 4.mailako ikasleak kirolari trebeen moduan dabiltza  azken gaian: zirkuitoak sortzen eta neurketak egiten, beroketak prestatzen…

Gaztelerako gaiari amaiera emateko, Fernando Mitxelenari elkarrizketa egin diote. Fernando  tiro olinpikoan aritzen den goi mailako kirolaria da  eta bere kirol ibilbideaz eta lorpenez hitz egiteaz gain, gurpildun aulkian bere egunerokoa nolakoa den ere kontatu digu.

Aldi berean, Fernandok oztopo eta zailtasunen aurrean erakusten duen baikortasuna eta kemena  gu guztion artean zabaldu zuen.

Mila esker Fernando!  Parisen ikusteak ilusio handia egingo liguke.