
Ostegun arratsaldean herritik abiatu eta ostiralean iritsi ziren Alemaniara, bidaia luze eta zenbaitetan astunaren ostean. Asteburua, ohi den bezala, ikasle bakoitza egokitutako familiarekin igaro zuten: batzuk golfa praktikatu zuten, beste batzuk barbakoaren bat egin zuten eguraldia lagun zutela aprobetxatuz eta bakar bat ere
Amsterdam ezagutzeko aukera izan zuen. Astelehenean, eskolan ongietorria egin zieten eta arratsaldean herritik tour bat egin zuten. Gainontzeko egunetan, inguruko pare bat herri ezagutu zituzten eta museo bat ere bisitatu zuten, non herria XIX. mendean nolakoa zen ikusteko aukera izan zuten.
Amaitutzat ematen dugu, beraz, 2018ko elkartrukea. Esperientzia polita eta aberasgarria izan delakoan gaude. Nork daki, akaso, astebete honen ostean, kultura eta herrialde berriak ezagutzeko grina loratzen hasi da gure ikasleen baitan. Tschüs!
Argazki bilduma ikusteko, KLIK HEMEN.