Haur Hezkuntza 4 urteko haurrek, motrizitate fina eta grafo-motrizitatea lantzeko dinamika bat egin dute. Eguneroko materialak erabiliz, haurrek beraien trebetasunak garatu dituzte modu naturalean eta motibagarrian.
Helburua eskuen koordinazioa hobetzea eta idazketarako beharrezkoak diren trebetasunak garatzea zen, modu dibertigarri batean.
Horretarako, irakasleok lerro eta formak marraztu ditugu paper handi batean, eta haurrek egunkariko zati txikiak moztu eta itsatsi dituzte marrei jarraituz. Prozesu honek hatzen trebetasuna, arreta eta esku-begi koordinazioa lantzen lagundu die.