TXIKIPEDIA ELIKATZEN

Ikastolen Elkartearen eta Euskal Wikilarien Elkartearen arteko lankidetzari esker, Txikipedia elikatzeari ekin diote Euskal Herriko hamazazpi ikastolatan eta tartean izan dira gure ikastolako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 2.mailako ikasleak. Txikipedia edukiz hornitzea da helburua, eta xede nagusia, berriz, emakumezkoen biografiak, eta bereziki emakume zientzialarienak, euskaraz sortzea.

Aste Santuko oporren aurretik, erronka aurkeztu zitzaien ikasleei eta biografiak sortzen aritu ziren. Oporren bueltan biografia hauek argitaratu dituzte Txikipedian.