TXIKIPEDIA ENTZIKLOPEDIA DBH 1. MAILAN

Urtarrilean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 1.mailako ikasleek gazteei zuzendutako Wikipediako azpiatala den Txikipedia entziklopedia askea osatzen ibili dira. Haiei esker, eta baita Euskal Herriko zenbait ikastolako ikasleei esker, euskarazko hainbat artikulu gehiagotan hornituko da sareko biltegia.

Euskarazko euskarriak sarean areagotzeko helburuaz gainera, artikulu bat nola sortu eta sarera igotzen ikasiko dute. Bukatzen dutenean, adibide pare batzuk ikusgai jarriko ditugu.