TXIMELETA-BELARRIAK

“Maddi belarri handi! Maddik espartzua bezain latza du ilea! Maddik zulatua du galtzerdia! …”

Sarritan gerturatzen zaizkigu haurrak besteren batek esandakoarekin minduta eta deseroso. Ez dute jakiten nola jokatu. Zer egin eta nola jokatu honelako egoera baten aurrean?

Tximeleta-belarriak ipuinarekin kontu hauek landu dituzte. Zein jarrera izango dugu norbaitek gustuko ez dugun zerbait esaten digunean? Zer eta nola erantzungo diogu? Tximeleta belarriek erantzun originalak sorraraziko dizkigute eta entzuten ditugun gauza itsusiak mila kolorez margotzen dituzte. Irribarre batez lagunduta ziur ez digula nahigaberik sortuko.