TXOKO-BIRA ETA IRTEERA

Lehen Hezkuntzako 3.mailakoek jarduera berezi eta dibertigarriak egin dituzte gaiari amaiera emateko. 

Alde batetik, uraren gairekin bukatzeko irteera bat antolatu zuten: Adunako txorroetara joan ziren. Adunara menditik gora abiatu ziren eta eguraldia lagun, txorroetako freskuraz gozatzeko aukera paregabea izan zuten. Primeran ibili ziren!

Bestalde, ikasturte osoan zehar geletan egindako Txoko-bira, ikastolako patiora jeitsi zuten. Bertan, mozorro eta margoen artean irudimena eta sormena dantzan jarri zuten. Zirkoko materiala, badmintoneko sareak eta beste hainbat jolasetan ere aritu ziren.  Ederki gozatu zuten!

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.