UDAZKENA

Udazkena iritsi da eta honekin batera naturaren fruitu eta barazkien eskaintza oparoa. Egoera hau aitzakia moduan hartuz, ikasle-familia-ikastola lotura indartzeko jarduera planteatu dugu 3 urteko ikasleekin.

Ikasleei udazken garaiko fruitu eta barazkiak bildu eta gelara ekar ditzaten eskatu diegu. Bilketa hau, gurasoekin eta elkarrizketa sustatuz egin dezaten eskatu diegu. Honela, honen inguruko informazioa, motibazio eta ezagupena landuko da. Gelara ekartzean, ikasleak, sailkatu eta adierazi egingo du. Jardueraren parte sentituko da.

Honek berriz etxekoekin elkarrizketa sortzeko aukera emango du, euskaraz gainera.

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.