UKRAINARA LAGUNTZA

Andoaingo Caritas taldea Ukrainarako materiala jasotzen ari da; hori dela eta, ikastolako langile, familia eta ikasleek etxean zituzten txamarra, jantzi eta mantak jaso eta ikastolara ekarri dituzte. Egun gutxiren buruan sekulako material pila jaso dute, ziur laguntza hori iritsiko dela!