URAREN MAGIA

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre
3311

Inauteri aste berezia amaitzeko plan bikaina izan zuten atzo Bazkardoko handienek. Hain juxtu Lehen Hezkuntza 1 eta 2ko ikasleei Olentzerok egindako opariaz gozatzeko eguna izan zen. Magia ikuskizuna!

Jolasordutik bueltan, Hodei magoak, uraren sekretuak erakutsi zizkien. Egunerokoan hain gertukoa duten URAk, magiarako tartea eskaini zien, agertu eta desagertu, kolorez eta itxuraz aldatu, izoztu, lurrundu….

Hodei magoak, URAren zikloari buruzko argibideak eman ondoren adibide magikoak eskaini zizkien. Esku artean ur pixka bat hartu eta putz eginez izotz bilakatu zuen ikasleen begien aurrean! Eta ondoren edalontzi batean ur pixka bat ipini, zapi batekin estali eta…. Bat-batean lurruna ateratzen hasi zen! Nola egin du? Galdetu zuten behin eta berriz ikasleek! Baita trukoren bati susmoa hartu ere!

Opari bikaina taldean gozatzeko! Mila esker Olentzero eta Inauteri on guztioi!

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre
3311