URTEARI AMAIERA EMATEKO, ALBAOLARA

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre

DBH 3. mailako ikasleek Albaola bisitatu zuten atzo, abenduaren 20an. Hamarretako trena hartu eta, eguraldia lagun zutela aprobetxatuz, Lezotik Pasaiara oinez abiatu ziren. Pasaia Donibanera iritsi bezain pronto, barkua hartu eta San Pedrora gurutzatu zuten. Hantxe hamaiketakoa ti-ta batean jan eta hamabietarako Albaolan ziren bisita gidatua egiteko prest.

Hiru taldetan banatu eta, lehendabizi, San Juan baleontziaren istorioaren berri izan zuten. Gidak baleontziak nora joaten ziren eta zer arrantzatzen zuten aipatu zien. Balearen gantza ere zein baliagarria zen esan zien eta txundituta utzi zituen ikasleak bale batetik zenbat gantza ateratzen zen aipatu zienean; izan ere, bale batekin 1000 bat kupel betetzen omen zituzten haren gantzarekin eta kupel bakoitzak egungo 5000 €an saltzen ziren. Marinelek askotan jasaten zuten gaixotasunei buruz ere hitz egin zuen, hots, eskorbutuari buruz. C bitaminaren gabeziaren ondorioz agertzen zen gaixotasuna zen hura, izan ere, bitamina hori ematen duten barazkirik ez zen barku haietan garratzen, usteldu egiten baitziren. Euskal marinelek, aldiz, ez zuten gaixotasun hau pairatzen sagardo pila eramaten baitzuten barkuan eta sagarrek ematen zieten hain preziatua zen C bitamina hura.

Bukatzeko, baleontzia ikusi zuten ikasleek. 2020. urterako kalkulatzen da bukatuko dutela guztiz baina, nahiz eta oraindik bukatzear dagoen, harrigarria da ikustea, garai hartako neurriak eta eraikitze teknikak erabiliz, nola eraiki duten horrelako barkua. Ikasleak gustura egon zirela aitortu zuten. Modu hobezina urteari amaiera emateko!

Argazki guztiak ikusteko, KLIK HEMEN.

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre