Ekainaren 17an Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako komunikazio-tailerreko ikasleek ikasturte amaierako emanaldia eskaini zuten Basteron. Aurten “Utzi pantailak” deritzon antzerki laburra sortu dute, eta Lehen Hezkuntzako 3, 5 eta 6. mailako ikasleei eskaini zieten.
Pantailen erabilerari buruzko istorioa eta pertsonaiak garatu zituzten, eta ikusleek asko gozatu zuten. Ikasturtea amaitzeko ekintza polita!
Jarraian emanaldia ikus dezakezue: