Aitor eta Nextorrek grafiti bat egin aurretik, kontutan eduki beharreko hainbat puntu aipatu zituzten: non egin daitezkeen, margotzeko erabiltzen den spraiaz babesteko maskara batzuk erakutsi zizkieten, grafitien tamaina, spraia erabiltzerakoan kontutan hartu beharrekoa…
Tarte atsegina izan zen ikasleentzat eta galdera asko egin zituzten grafiti munduari buruz. Amaitzeko, kalera irten eta saio praktiko moduan, Nextorrek, begi bat margotu zuen. Ikastolan utzi zuen opari moduan.
Argazki guztiak ikusteko, KLIK HEMEN.