AITOR ETA NEXTOR GRAFITIGILEAK

Lehen Hezkuntza 5 eta 6. mailako ikasleek Aitor eta Nextor Otaño aita-semearen bisita jaso zuten martxoaren 11ean. Bi txandetan banaturik, ikasleek, galdera ezberdinak egin zituzten. Grafiti munduaren inguruan hitz egiten egon ziren.

Aitor eta Nextorrek grafiti bat egin aurretik, kontutan eduki beharreko hainbat puntu aipatu zituzten: non egin daitezkeen, margotzeko erabiltzen den spraiaz babesteko maskara batzuk erakutsi zizkieten, grafitien tamaina, spraia erabiltzerakoan kontutan hartu beharrekoa…

Tarte atsegina izan zen ikasleentzat eta galdera asko egin zituzten grafiti munduari buruz. Amaitzeko, kalera irten eta saio praktiko moduan, Nextorrek, begi bat margotu zuen. Ikastolan utzi zuen opari moduan.

Argazki guztiak ikusteko, KLIK HEMEN.