XABAT ETA JOANES ILLARREGI BERTSOLARIAK IKASTOLAN

Atzo, Xabat eta Joanes Illarregi bertsolari Leitzarrak gure ikastolan izan ziren, LH5 eta LH6ko ikasleekin bertso giroan eta elkarrizketan aritzeko. Gertukoa eta aberasgarria izan zen saioa, eta ikasleek bertsoaren mundua zein bertso eskolen funtzionamendua ezagutzeko aukera izan zuten.

Xabat eta Joanesek Nafarroako azken Bertsolari Txapelketan parte hartu zuten, eta emaitza bikainak lortu zituzten: Xabat txapeldun izan zen, eta Joanes txapeldunorde.

Saioaren helburua gazteak bertsoaren sormen- eta ahozkotasun-mundura hurbiltzea izan zen, euskal kultura eta euskararen erabilera sustatuz.

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.