XABIER EGUNA 2025

Abenduaren 3a egun berezia izan zen Ikastolan, izan ere,Euskararen Nazioarteko Eguna zela eta, Ikastolako etapa guztietan jarduera ezberdinak egin zituzten eguna era berezian ospatzeko.

Juanita Alkain eraikineko ikasleek, goizean ipuin musikatu berezi bat izan zuten, baita Argitxoren bisita ere!! Gainera, egunean zehar tailer, eskulan eta dantza ezberdinak egin zituzten.

Lehen Hezkuntzako LH 3-6 zikloan eguna hasteko 5. eta 6.mailakoek eskeinitako euskara ordezkarien pregoia entzun zuten. Ondoren, goiz zein arratsaldean jolasean aritu ziren Ikastolan, geletan mahai jolasetara aritu ziren, kahootera jolasten eta eskulanetan. Eta eguna borobiltzeko hamaiketako berezi eta gozoa izan zuten. Primerako eguna!

Bigarren Hezkuntza eta Batxikoek Ikastolan eta Arraten antolatutako ekintzetan parte hartu zuten. Ikastolan gune desberdinak antolatu ziren eta hauetan ekintza desberdin ugari egiteko aukera izan zuten: mahai jolasak, asmakizunak, kanasta jaurtiketak, aulki joko berezia, dantzaldia…. Bestalde, Arrate frontoian ere brilet partiduak, soka-tira, soka saltoa, lokotxak biltzea, zaku-lasterketa, bertsoak osatzea eta marraztea bezalako jarduerak burutu zituzten.

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.

Argitxoren bisita ikusgai duzue jarraian duzuen bideoan: