XABIER EGUNA IRUDIETAN

Iragan larunbatean, abenduaren 1ean, Euskararen Eguna ospatu genuen Zumea plazan. Ekitaldi polita izan zen, gonbidatu bereziak tartean. Eskerrik asko parte hartzaile eta hurbildu zineten guztioi!

Horretaz gain, astelehenean, abenduaren 3an, Xabier Eguna ospatu genuen Ikastolan. Egun osoko ospakizuna izaten da: antzerkiak, jolasak, dantzak, abestiak, animo oihuak eta algarak... Horiek guztiak dira Xabier Eguna gurean.

Eta horiek guztiak ikus ditzakezue argitaratu berri ditugun argazki-bilduma eta bideoetan. On dagizuela.