XANGAI, XIAN, XI: TXINATARREKIN EDERKI!

Nǐ hǎo! Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleak, Txinako gaian murgilduta ibili dira. Herrialdeari buruzko hainbat bitxikeria irakurriz, Txoko Txuria herrialde miresgarri horretako objektuz beteaz eta elkarri datu ugari kontatuz, izugarri ikasi dute. Gainera, azken aldian, etengabe entzun ditugu Txinako berriak komunikabideetan.

Gaia borobiltzeko, aste honetan, Lehen Hezkuntza  4ko lagunei, emanalditxo bat eskaini diete. Ikasle zaharrenek denetik entzuteko aukera izan dute: igarkizunak, olerkiak, kondairak, bitxikeriak, eta baita burua erabiltzea indarra erabiltzea baino garrantzitsuagoa dela adierazten duen antzerkitxo bat ere.

Lan bikaina egin dute, bai horixe!

Argazki gehiago ikusteko, KLIK HEMEN.