Andoaingo Udal Musika Eskolako, klarineteko, lau ikasleek, beren irakasle den Mikel Emezabalek, Beethovenen abesti sinfonikoekin egindako moldaketa interpretatu zuten; konposatzailea gogoan hartu zuten horrela, berriki bere jaiotzaren 250. urteurrena ospatu dela-eta.
Hain zuzen, Beethovenen 5. sinfoniaren 1. mugimenduaren gai nagusia, eta, sinfonia beraren azken mugimenduarena den 9. sinfoniaren Alaitasunaren ereserkia jo zituzten.