Alaitz Azkue Otazo, ikastolako ikaslea, saritu dute Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketan. Zizurkildar politikari eta kultur sustatzailearen izena daraman lehiaketak XXII. edizioa bete du aurten, idazteko zaletasuna sustatzeko helburuarekin.
LH 6. mailako Alaitz Azkue Otazok bere mailari dagokion 2. saria irabazi du “Denboraren atea” ipuinarekin.
Zorionak eta halaxe jarraitu, istorioak sortuz, mundu berriak arakatuz!