2 eta 3 urteko geletako haurrek tailer artistiko berezi batean parte hartu dute. Yayoi Kusama artistaren artelanak oinarri hartuta, kolore, forma eta puntuz betetako saio batean, haurrek artearekin esperimentatu dute eta artea modu berritzaile batean bizitzeko aukera ederra izan dute.
Zalantzarik gabe, tailer artistiko hau sormenez betetako esperientzia izan da!