ZARAITZUKO BAILARA EZAGUTZEN

Aurreko astean 2.batxilergoko ikasleek Zaraitzu bailara ezagutzeko aukera izan zuten. 3 eguneko irteera egin dute Euskal Pirineotara. Bertan, Holtzarteko zubia, Iratiko oihana, Orreaga eta Donibane Garazi bisitatu dituzte.

Horretaz gain, Zaraitzuko euskarari buruzko hitzaldi bat jasotzeko aukera ere izan zuten. Aukera paregabea izan da ikaskideekin egoteko eta kurtsoko azken bidaiaz disfrutatzeko. Oroitzapen paregabeak gordeko dituzte.

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.