Urtearen amaiera hurbiltzen ari da eta, horrekin batera geroz eta gertuago dugu ikastola ezagutzera eman eta ate irekien jardunaldia prestatzeko unea ere. Hurrengo 2022-23 ikasturteari begira jarrita, ikastolari buruzko informazioa zabaltzen hasi gara jada. 2020an jaiotako haurren familiak dira, bereziki, informazio-kanpaina honen helburu nagusia. Jardueren nondik norakoak zuzenean jakin ditzazuen, bi bide dituzue:
– Gure webgunean (www.andoainikastola.eus) dagoen formularioa beteta.
– Ikastolako idazkaritzara deituta (943 59 35 25).
Girotzen joateko, hona hemen Bazkardoko eraikinari buruzko bideo bat.