
Han izan zituen lagunak, familia eta baita ikastolatik zenbait ordezkari ere laguntzeko prest. Ekitaldi berezi horretara gerturatu ziren DBH 4. mailako ikasle eta tutoreak.
1998an jaioa da Maddi eta, aurkezpenean aipatu bezala, txikitatik izan du oso lotura estua literaturarekin. Kotxeko matrikulekin ikasi zituen zenbakiak eta kaleko letreroekin hasi zen hizkiekin jolasean. Geroztik, asko irakurri du eta literatura izan da bere babesleku; lagunei kontatzen ez zizkionak, koaderno batean idazten zituen. Bide honetan, hainbat literatur sari eta idazle topaketa egon dira. Azkeneko hauek bere zaletasun hori beste gazteekin partekatzeko aukera eskaini zizkioten. Nola hasi zen orain bere aurreneko nobela dena idazten ez daki baina, literaturak eskaintzen dizkigun istorioetan maiz murgildu ostean, argi dago oraingoan berari dagokiola bere abentura propioak sortzea.
Gaia da nobelako protagonista, bere lagunari eskutitzak idazten dizkiona. Adiskidetasuna, maitasuna, distantzia, heriotza…. Denoi kezkatzen gaituzten gaiak jorratzen dira intimitatean sortutako liburu honetan.

Zorionak Maddi!