ZENBAKIAK DANTZAN GURE GELAN!

Haur Hezkuntzako 5 urteko geletan zenbakiak dantzan jarri dituzte Bingo jolasaren bitartez, eta haurrek modu aktibo eta motibagarrian identifikatzen joan dira.

Jolasaren dinamika oso eraginkorra izan da: irakasleak zenbaki bat ozenki esaten zuen bakoitzean, haurrek entzun, beren taulan zenbakia bilatu, eta aurkitu bezain pronto borobildu egiten zuten. Jarduera honek, gainera, zain egoteko gaitasuna, kontzentrazioa eta erantzun azkarra lantzeko aukera eman die.

Giroa paregabea izan da: ilusioa, barreak eta motibazioa nagusi. Azkenik, partaide guztiek “Bingo” esateko aukera izan dute eta haur guztiak poz-pozik aritu dira.