ZENTZUMENEN TAILERRA

Zentzumenen munduan murgilduta dabiltza azken asteotan LH 2.mailako ikasleak. Bost zentzumenak eta haien organoak ezagutzeaz gain hainbat jarduera berezi egin dituzte eta astea borobiltzeko, usaimen tailer berezi bat izan dute Ikastolan.
Horretarako, Maddalen Marzol gonbidatu dute. Ikasle ohia izateaz gain, usainen munduan oso jantzia da Maddalen.
Tailerrean, hainbat fragantzia deskubritzeko aukera izan dute ikasleek: usaindu, probatu eta jolasean aritu dira ea zer zen asmatzen zuten. Barreak, harridura eta jakin-mina izan dira protagonista!
Ez dago zalantzarik!

Gai honetako bertsoak dioen bezala mundurako atea da zentzumenena!!