JANGELA
JANGELA
ZERBITZUAREN EZAUGARRIAK
- Adinari egokitutako jangela espazio ezberdinak.
- Dieta orekatuak eta osatuak, umeen adinaren arabera prestatuak.
- Menu bereziak, dieta desberdinak jarraitzen dituzten umeentzat.
- Aisialdiko jarduerak bazkaldu ostean, begiraleekin.
- Erabiltzaile finko bezala edo egun solteetan joateko aukera.
- Gurasoei hileko menuaren berri ematen zaie.
- Jangelako tramite guztiak (Altak, Bajak, Ezinetorriak, Aldaketak, Egun solteak...) egiteko formularioak, "ZKS" (mugikorrean) edo "Zerbitzuen Kudeaketa" (ordenagailuan) atalean aurkituko duzu.
Mugikorrean![]() |
Ordenagailuan![]() |
GOIZ-TXOKO

GOIZ-TXOKO
ZERBITZUAREN EZAUGARRIAK
- Goizeko 7:30 eta 9:00 bitartean
- Adinari egokitutako espazioetan bereiztua.
- 2 eta 12 urte bitarteko haurrentzat (LH6 arte).
- Erabiltzaile finko bezala edo egun solteetan joateko aukera.
- Aisialdiko begiraleek zaindu eta artatzen dituzte haurrak.
- Goiz-txokoko tramite guztiak (Altak, Bajak, Ezin-etorriak, Aldaketak, Egun solteak...) egiteko formularioak, "ZKS" (mugikorrean) edo "Zerbitzuen Kudeaketa" (ordenagailuan) atalean aurkituko duzu.
Mugikorrean![]() |
Ordenagailuan![]() |

ESKOLA GARRAIOA

ESKOLA GARRAIOA
ZERBITZUAREN EZAUGARRIAK
- Zerbitzu diskrezionala, La Salle Berrozperekin batera.
- Plazak mugatuak.
- Ordutegia eta geltokiak, HEMEN
- Izen-emateak, gutxienez, aurreko egunean, 13:30 baino lehen, idazkaritzako telefonoan: 943 593 525 edo posta elektroniko bidez andoain@ikastola.eus-era idatzita.
- Prezioak eta erabiltzaile mota desberdinei buruzko informazioa, HEMEN aurkituko duzu.

ORDUTEGI ZABALA

ORDUTEGI ZABALA
ZERBITZUAREN EZAUGARRIAK
- Ohiko eskola egunaz kanpoko egunetan.
- Haur Hezkuntzako 2,3,4 eta 5 urtekoentzat.
- Irekiera: iraileko lehen astean, Gabonetako eta aste santuko oporretan, ekaineko azken astean eta uztailean.
- Izen-ematea: ordutegi zabala eskaintzen den aldi bakoitzean egin ahal izango da.
- 6ko taldea osatu behar da.

FAMILIA ESKOLA

FAMILIA ESKOLA
ZERBITZUAREN EZAUGARRIAK
Familia Eskolaren xedea, profesional ezberdinak ikastolara gonbidatuz, gure seme-alaben heziketan garrantzitsuak diren gaien inguruko hitzaldi eta tailerrak eskaintzea da.
Gure haur zein nerabeen heziketan sortzen zaizkigun beharretatik abiatuta, orientabide edota aholku ezberdinak ematen dizkiguten adituen laguntza izaten dugu.
Zuen ekarpenak gustura jaso eta hurrengo ikasturteko plangintzan aintzakotzat hartuko ditugu.
Horregatik, zuen proposamenak gustora jasoko ditugu eta ikasturte honetan ez bada, (aurtengo plangintza nahiko aurreratua baitugu) beste batetan aintzakotzat izango ditugula ziur izan.
Interesgarri iruditzen zaizkizuen gaiak proposatzera animatzen zaituztegu. Gurekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa: familiaeskola@andoainikastola.eus
LIBURUTEGIA

LIBURUTEGIA
ZERBITZUAREN EZAUGARRIAK
- Ikastolako lanak egin edota irakurtzeko.
- Egunak: Astelehena – Asteartea – Osteguna
- Ordua: 15:30 – 17:30














