ZEUK AUKERATU

Aste honetan, Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleek, AGIFES Buru Osasun Arazoa duten pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartearen eskutik, Zeuk Aukeratu programan parte hartu dute.

Ordubeteko saioa izan du gela bakoitzak eta bertan, gai desberdinak jorratu dira: osasun mentala, emozioen kudeaketa, bizitzako arazoak etab. Horretarako,  “Inside out” filmako pertsonaien bost emozioak (beldurra, poza, haserrea, nazka eta tristura) oinarri hartuta, lanketa ezberdinak burutu dituzte.

Saio hauen helburua, ikasleek euren eta ingurukoen emozioak kudeatzea eta lantzea zein garrantzitsuak diren ohartzea izan da. Hain zuzen, buru osasuneko arazoei aurrea hartu eta gaiaren inguruan sentsibilizatzea.