Saio hauen helburua buru osasuna zaintzearen garrantziari buruzko informazio eguneratua ematea, osasun mentaleko arazoen seinale goiztiarrak identifikatzen jakitea eta estigma eta tabuaren arrastoak murriztea izan da, buru osasun arazoen ikuspegi errealistak aurkeztuz, esterotipoetatik haratago.
Buru osasun onak haurtzaroan eta nerabezaroan behar dituenez oinarriak, etapa hauei dagozkien beharrak lantzea ezinbesteko tresna da buru nahasmenduak prebenitu edota egoki kudeatzeko, eta bide horretan tailer hauek aberasgarriak izan dira, are gehiago kontuan izanda gure ikasleek presente duten gaia dela buru osasunarena.