ZIENTZIA GERTUTIK IKUSI, ENTZUN ETA SENTITU

Zientzia gertutik ikusi, entzun eta sentitzeko, batxilergo zientifikoko ikasleak zientzia astean izan dira, Donostian.

Urtero antolatzen den ekitaldi honetan, helburua zientzia arlo ezberdinak modu erakargarri batean jorratzea da. Horrela, stand ezberdinak jarri zituzten non arduradunek parte hartzaileei azalpenak ematen zizkieten.

Horretaz gain, ikasleei tailer ezberdinetan parte hartzeko aukera ere eman zitzaien. Argitaratutako bideoan ikusten denez, adibidez, soinu neurgailu bat erabiltzen ikasi zuten. Harrigarria benetan zientziaren mundua!