ZIENTZIA MUSEOAN ETA TELESKOPIOTIK BEGIRA

Unibertsoan barrena bidaiatzen ibili dira Lehen Hezkuntza 3ko ikasleak lehen unitate honetan. Galaxiak, planetak, asteroideak, sateliteak… astro guztiak lantzen aritu dira!

Gaiarekin lotuta, lehengo astelehenean, Ekain Zubizarretaren bisita jaso zuten ikastolan eta bere teleskopioari esker ilargia eta bere kraterrak ikusteko aukera izan zuten. Txundituta geratu ziren guztiok, mila esker Ekain!

Asteazken honetan berriz, unitateari amaiera borobila emateko, Eureka Zientzia Museoan izan dira. Bertan gauza asko ikusi eta probatu dituzte. Planetarioan ere egon dira eta unitatean zehar ikasi dituzten gauzak; galaxiak, konstelazioak, planetak… ikusi dituzte. 

Eguraldi ederra izan dute eta ederki ibili dira!