ZIRKUA EZAGUTZEN

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 3ko ikasle batzuek aurten ikastolan berria den hautazko ikasgai berrian eman zuten izena: musika eta arte eszenikoak. Lehendabiziko hiruhilekoan musikaren munduan murgildu ziren, eta orain, bigarren hiruhilekoan arte eszenikoak ezagutzen hasi dira. Gaiarekin lotuta, aukera paregabea izan dute Adunan kokatzen den Zirkuola eskolan disziplina hau gertutik ikusi eta esperimentatzeko.

Bertan, bi orduko saioa jaso zuten joan zen ostiralean Koldo Arakistain eta Irati González adituen gidaritzapean. Gure ikasleek topera disfrutatu zuten, eta izugarrizko bizipena izan zen guztientzat.