ZIRKUAREN MUNDUA

Oraindik asko falta da, baina otsailaren 16an Ostegun Gizena ospatuko da ikastolan. Bazkardon egun handia izan ohi da eta hori dela eta, 2023ko inauterietako gaia aukeratua izan da.

Horretarako parte hartze prozesu bat martxan jarri zen; hasiera batean ikasleek gai ezberdinak proposatu zituzten eta ondoren, gela bakoitzeko ikasleek proposatutako gai horietatik hiru aukeratu zituzten.

Proposamen ezberdinak bozkatu ondoren aukeratutako gaia ZIRKUA izan da, beraz, Ostegun Gizenean Bazkardo zirku erraldoi batean bihurtuko da.