ZIRKULARRAK WEBGUNEAN

Familia guztiek (aita-ama bakoitzak) jasotzen dituzue Ikastolatik bidaltzen ditugun zirkularrak. Batzuetan, baina, galdu, despistatu … egiten gara eta idatzi bat edo beste irakurri gabe pasatzen zaigu.

Webgunean, Ikastolan banatzen ditugun zirkular guztiak argitaratzen ditugu. Menu nagusian dagoen “Komunikazioa” atalean dituzue,  “Zirkularrak” aukeran, hain zuzen.

Besterik gabe, jakinaren gainean egon gaitezen.