ZORIONAK BATXILERGOKO IKASLEEI!!!

Ikastolako 2. batxilergoko ikasle guztiek USE proba (selektibitatea) gainditu dute lehen deialdian. Asko ikasi ondoren, orain jaso dute egindako lanaren emaitza.

Azken hilabeteak gogorrak izan dira ikasle hauentzat COVID19ak sortutako egoera dela eta. Hala ere, gure ikasleek aurre egin die egoerari eta emaitza onak lortu dituzte.

ZORIONAK!!!