ZUHAITZ EGUNA

Iragan apirilaren 17an, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek “Zuhaitz eguna” ospatu zuten. Bordaberriko zelaian hainbat zuhaitz landatu zituzten: haritzak, lizarrak, astigarrak, gurbitzak, urkiak…

Andoaingo udal teknikariaren azalpenak entzun ondoren, taldeka jarri eta lanari ekin zioten. Amaitutakoan, sagar edo naranja bana eskaini zieten eta Ikastolara itzuli ziren.

Argazki bilduma ikusteko, KLIK HEMEN.