ZUHAITZETATIK ZINTZILIK, BERTIZEN

Bertizen izan ziren DBH 2.mailako ikasleak iragan asteko gau bat pasatzen. Narbarteko aterpetxean egin zuten lo eta, nahiz eta eguraldiak lagundu ez duen, ederki pasa dutela esan digute.

Goizean abiatu ziren Narbartera eta egun horretan bertan bazuten gogo handiz hartuko zuten jarduera bat programatuta: arroilaren jaitsiera. Neoprenoak jantzi zituzten eta han ibili ziren gora eta behera Elizondotik gertu dagoen arroilaren ur freskoetan murgiltzen. Gauean, diskoteka izan bazuten ere, dantza gehiegirik ez zen egon. Lotsak pil-pilean daude, zer egingo diogu, bada.

Biharamunean, goiz jo zuen dianak, hitzordua baitzuten Bertiz Abentura Park-ean. Bertan, “arbolismoa” deritzona praktikatu zuten. Hau zuhaitzetan ipinitako plataformetara igo eta, oztopo ezberdinak gaindituz, batetik bestera pasatzea helburu duen jarduera da. Bi orduz egon ziren haien kabuz gora eta behera gelditu gabe. Bazkalostean, autobusa hartu eta, pena handiz, itzuli ziren berriz Andoinera.

Ubeldura ugari ekarri dituzte oroigarri gisa baina baita lagunekin bizitutako hainbat pasadizo ere, gustura egon diren seinale.

Argazki guztiak ikusteko, KLIK HEMEN.