ZUHAITZETIK ZUHAITZERA

Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek ere izan dute gelakideekin herritik irten eta ondo pasatzeko aukera.

Asteazkenean, biserak buru gainean jarrita eta musukoek ezkutatu ezin zituen irribarreekin sartu ziren autobusean Abaltzisketara joateko. Bertan, Txindokiko Itzala zuhaitz parkean ibiltzeko aukera izan zuten, baita ingurua ezagutu eta Txindokiren magalean jolasean ibiltzeko ere.

Lainoek ez ziguten tontorra ikusten utzi, baina ederki pasa genuen!

Argazki batzuk ikusi nahi? Egin ezazu, KLIK HEMEN.