Badator Ikastolan gehien maite dugun eguna, Xabier Eguna. Aurten abenduaren 5ean ospatuko dugu, astelehena.
Urtero moduan, Lehen Hezkuntzako 3-4-5 eta 6. mailako ikasleek, gogo handiz prestatutako ikuskizuna eskainiko dute Basteroko Areto Nagusian.
- Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoen emanaldia goizez izango da, 10:45etik aurrera.
- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoena. berriz, arratsaldez izango da, 15:00etatik aurrera.
Bi saioek ordu bete inguruko iraupena izango dute. Aforoa mugatua denez, ikasle bakoitzari 2 sarrera emango zaizkio, etxekoek emanaldia ikusteko aukera izan dezaten. Abenduaren 1ean banatuko zaizkie.
Aurki jasoko duzue Xabier Eguneko egitarau osoa -ziklo/etapa guztietakoa-, zirkular baten bidez. Webgune honetan bertan ere argitaratuko dugu.